SOPELAKO TXORI TXIKERRAK Gure antzera, batzuk, kaletarrak bihurtu dira, besteek gurago dute sasipeko lasaitasuna. Hegazti txikiak dira, baina... hainbesteko eta urruneko informazioa jasotzen dugun garai hauetan, ezagunak ditugu gure albo alboan bizi diren txori txiki hauek? Seguru ezetz, Arbasoek ostera lotura estuagoa zuten inguruarekin eta ondo ezagutzen zituzten txori guztien ezaugarriak eta ohiturak. Orain urte gutxi, Sopelan, baserritarrak bazekien soloak lantzeko garaia heldu zela "amilotxaren" urteko lehen kantua entzuten zenean. Batzutan pertsona baten izaerari lotzen zitzaion txoriaren izena. Adibidez, lotu ezinik zebilenari "epertikere" esaten zitzaion. Isildu ezinik zebilenari "filator" "Zaoz isilik filator hori", edo pertsona argala zenean, ezereza, "txirta" eta txikerra eta bihurria bazan "epetxa". Txori honek bazuen halako maltzur ospe bat, herri-sineskizuna zen epetx batek jesukristoren platerean kaka egin ostean, "txindor" bat heldu eta platera garbitu zuela. Hala ta guzti, biek, gure antzera, bizitzeko eskubide berdina dute.
|