MONTE PERDIDOREN IPAR GLAZIARRA Pirinioak dira gaur egun iberiar penintsulan glaziareak dirauten mendilerrobakarra. XIX menderarte Sierra Nevada eta Picos de Europan ere aurki zitezkeen izotzezko zati erraldoi hauek baina mende horren bukaeran gertatutako aldaketa klimatikoek beraien desagerpena eragin zuten.Ordundik pirinioetan bakarrik aurkitu ditzakegu baina galdera honako hau da,noiz arte? XIX. mendearen bukaeran hasi zen urtze prozesua eta orduan hasitako industrializazioak asko bizkortu du prozesu hau. Azken mende honetan, gizakiaren eraginez, negutegi efektua asko areagotu da eta honek lurrazalaren batazbesteko tenperaturaren igoera suposatu du. Tenperaturaren gorakada honek glaziareengan eragin zuzena izan du. Aipatzekoa da 1894 eta 2000 urteen artean Pirinioetako glaziarrek beraien hedaduraren 85% galdu dutela. Datu gisa zera gehitu daiteke, 1980 urtean Pirinioetan 27 glaziar edukitzetik gaur egun soilik 10 edukitzera igaro garela (Balaitous, Infierno, Vignemale, Taillon, Monte Perdido, La Munia, Posets, Perdiguero, Aneto-Maladeta eta Besiberri). Datu hauetatik ondorioztatu daitekeenez urte gutxi gelditzen zaizkigu glaziar hauek bertatik bertara ikusteko. Gure belaunaldikook oraindik aukeraren bat edukiko dugu baina gure ondorengoek agian argazkietako irudiekin konformatu beharko dute izan ere badira glaziare hauek soilik 2050. urteraino iraungo dutela aurreikusten duten adituak.
Argazki hauek"Pinetako Balkoitik"kokatzen den "Marboreko Laku Izoztutik" daude aterata, Tucarroyako mendi-aterpearen azpikaldetik. Aurreko argazki zaharrekin alderatuz konturatu gaitezke glaziareak jasan duen atzerakadaz. Sendoera asko galduta dauka eta gaur egun atal bitan banatzen da. Oraindik ere posible da glaziarearen azpikaldean izotzezko zubiak ikustea, hauek urteak igaro ahala eta beraien pisuaren ondorioz apurtuz joango dira beraz badakizue, plana egin eta ez utzi ikuskizun hau ikusteko aukerari pasatzen. Haizea eta Eneko |